XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behatu arretaz eginak dituzuen grafikoak eta aztertu honako puntuak: - Non dira epelagoak neguko tenperaturak? Eta hotzagoak? Desberdintasun handia ikusten al duzu?.

- Non dira beroagoak udako tenperaturak? Eta hotzagoak? Diferentzia handia al dago horien artean?.

- Ikus ezazu zein den udako tenperatura altuenaren eta neguko hotzenaren arteko tenperatura desberdintasuna, bitartea.

Zein herritan da handiena bitarte hori? Eta txikiena?.

- Non dira ugariagoak prezipitazioak, euriak? Eta urriagoak?.

- Nola banatzen dira herri bakoitzeko euriak? Noiz dira ugariagoak? Udan? Udaberrian? Neguan? Udazkenean?.

- Urtean 300 mm baino gutxiagoko prezipitazioak jasotzen dituzten lurraldeei joera esteparioa dutela esaten zaie.

Bost herri horietatik ba al dago horrelako joera duenik?.

- Asmatuko al zenuke zein herritan diren ugariak elurrezko prezipitazioak?.

Neguko tenperatura hotzekin zerikusirik izango ote dute?.

Eta neguko prezipitazio kopuruekin?.

Iaz, Kuxkux 5 Giza Zientziak 183. or.an, arestian aipatutako bost klima horien berezitasunak zeintzu ziren aipatzen genituen.

Agian gogoratzen dituzu, edo beharbada ahaztu zaizkizu erabat.

Dena dela, ondorengo ariketa horretan, eta lehen egin dituzun klimograma horiek erabiliz, klima horien berezitasun nabarmenenak bilatu behar dituzu.